Euskadiko erreferentziazko txirrindularitza-eskola gara.
Diziplinarteko ikasketa progresiboa eskaintzen dugu, bai kirol arloan, bai arlo pertsonalean. Erkidegoko zein estatuko egutegian parte hartzen dugu.
Hastapenak
2015. urtean diziplinarteko txirrindularitza eskola sortzeko ametsa hasi zen. Ideia nagusia talde txiki bati, 20 bat ume, mendiko bizikleta erabiltzen irakastea da, kirol hau ahalik eta gehien ezagutu eta goza dezaten.
Helburua
Txirrindularitzaz eta inguruneaz (Bizkaia eta inguruak) gozatzen duten kirolariak hezitzea eta modalitate desberdinetako lehiaketarako prestatzea, halaber, etorkizuneko egitura baterako oinarri sendoak sortzeko.
balioak
Amorratuak gara eta gure balioak defendatzen ditugu.
Umiltasuna
Ikaskuntza-prozesu orotan oinarrizkoa da, alegia,
honek errespetua eta jarrera eredugarria eskatzen ditu.
Konpromisoa
Entrenatzaileen eta kirolarien konpromisoa ezinbestekoa da sintonia ona eta taldearen funtzionamendu egokia lortzeko.
Adiskidetasuna
Beti emango zaio eskua behar duenari, eta horrela, defendatzen diren koloreak merezi duten lekuan utziko dira.
Ahalegina
Beti emango zaio eskua behar duenari, eta horrela, defendatzen diren koloreak merezi duten lekuan utziko dira.
Miribilla Cycling Eskolatik, haurrak eta nerabeak indarkeriaren aurrean osorik babesteko legea betetzeko konpromisoa hartzen dugu. (Haurrak eta Nerabeak Indarkeriaren Aurrean Babesteko Lege Integrala (LOPIVI) 8/2021 lege organikoa)
Formakuntza
Prestakuntzatik lehiaketarako bidean lagunduz.
ETORKIZUNA
Azken urteotan hazkunde progresiboa eta esponentziala izan dugu. Nabarmentzekoa da ordezkaritzaren % 47 emakumezkoa dela eta kategoria guztiak betetzen ditugula, oinarri oso sendoarekin, gainera. Horrek, dudarik gabe, poztasun handiak ekarriko dizkigu.
Ikaslearen formakuntza integrala.
Elkartasun eta errespetu balioetan heztea.
Elkarbizitzarako giro ona sortzea.
Harremanetan jarri
Eskolaren edo taldearen inguruko galderak gure formularioaren bidez bidal ditzakezue.
Babesle gisa gure proiektuan parte hartu nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta hitz egingo dugu.