UNAX GALAN, NAHIA ARANA ETA ASIER BERAZA EUSKADIKO SELEKZIOAREKIN

Euskadiko Selekzioak ofizialki deitu ditu gure hiru txirrindulariak hurrengo astean Vicen (Catalunya) leihatuko diren Espainiako Ziklokros Txapelketak leihatzeko. Gure hiru txirrindulariek egindako denboraldi bikainaren ostean, Javier Ruiz de Larrinaga hautatzaileak erabaki du aukera ematea eta hiru juniorrak eramatea. Nahia Aranak hainbat garaipen lortu ditu, tartean pasa den larunbatean Euskal Herriko Txapelketa edota pasa den azaroan Bizkaiko Txapelketa. Asier Berazak ere Euskal Herriko Txapelketa bikaina burutu zuen bigarren postua lortuz eta Unax Galanek bosgarren postua lortu zuen. Asierrek dagoeneko garaipena lortu du aurten Villarcayon eta Unaxek ere besoak altxa zituen Zornotzako Ziklokrosean, ETxFko Ziklokros Rankingaren baitan.

Nahia Arana, Asier Beraza eta Valeria Mouro Euskal Herriko Txapelketen podiumean.
Nahia Arana, Asier Beraza eta Valeria Mouro Euskal Herriko Txapelketen podiumean.