Hiru fronteri aurre egin diegu asteburu honetan. Igandean Unax Galan, Unax Lombraña eta Asier Beraza juniorrak Candeledako Espainiako XCO Kopan izan ziren, bertan Asier Beraza taldekide onena izan zen 15. postuan junior mailan. Taldearen maila oso ona izan zen, emaitza onak lortuz ezbehar tekniko batzuk izan zituzten arren. Neskak Nojan aritu ziren, GP Cantabria Deporte lasterketan eta bertan gure kadete guztiek lasterketa amaitzea lortu zuten. Hastapen mailetan, emaitzetaz haratago txirrindulariek oinarrizkoagoak diren helburuak dituzte. Kasu honetan gure 5 kadeteek goi-mailako lasterketa hau amaitzeko helburuarekin atera ziren, eta bostek lortu zuten. Nahia Aranak juniorretan oso lasterketa ona egin zuen, uneoro protagonista tropel buruan eta helmugan 30.a iristea lortu zuen.
Igandea amaitzeko Ugaitz Arrieta eta Igor Bilbao 23 urtez azpiko txirrindulariek, Portugalgo ‘Internacionales de Melgaço’ lasterketan aritu ziren, UCI C1 mailakoa. 23 urtez azpikoen mailan Igorrek 5. postua eskuratu zuen eta Ugaitzek 6. postua. Biek denboraldian zehar oso baliagarriak izango diren UCI puntu eskuratu zituzten.