Larunbat eta igande honetan Artxanda mendian gure klubak antolatutako Bilbo Green Series lasterketak ospatu dira. Larunbatean Mini Green Series antolatu genuen; haurrentzat, kimuentzat, alebinentzat eta infantilentzako lasterketak. Bertan gure eskolako eta Bizkaiko eskola guztietako umeek parte hartu ahal izan zuten giro paregabean. Partaidetza errekorra izan genuen 360 umerekin.

Igandean, Artxanda-Bilbo Green Series lasterketa ospatu zen. Kirol ikuskizun polita bizi izan genuen, giro paregabea rekin. Gure txirrindulariek maila oso ona erakutsi zuten, hala nola garaipenak lortu genituen lau mailetan. Gizonezkoen 23 urtez azpikoen mailan Igor Bilbao Perezek irabazi zuen, bigarrena eta hirugarrena ere Seguros Bilbao Miribilla Cycling Eskolako txirrindulariak izan ziren, bigarren Ugaitz Arrieta Ugalde izan zen eta hirugarren Egoitz Azkueta Castro. Junior mutiletan ere tripletea lortu genuen; Asier Beraza Menoyok irabazi zuen lasterketa, bigarren Unax Lombraña Belasko izan zen eta hirugarren Unax Galan Cortazar. Nesketan ere maila ona erakutsi zuten eta Nahia Arana Quintanillak eskuratu zuen urrea, bere atzean Valeria Mouro Alvarez sartu zen. Kadete nesketan gure taldeko Lucia Garcia Benavidesek irabazi zuen. Elite maila gorenean garaipenak Julen Latorre Guliasentzat (Aldapa) eta Cristina Rico Aretxaederrarentzat (Alen SBT) izan ziren. Lerro hauek ere aprobetxatu nahi ditugu egunotan lasterketak antolatzen laguntzen ibili diren bolondresei gure eskerrik beroena luzatzeko.