Asteburu polita izan dugu gure taldeekin. Larunbatean kadeteak eta juniorrek errepide denboraldian hasi zuten Zarautzen eta Azpeitian. Kadeteentzat lehenengo esperientzia izan zen errepidean, lehenengo urteokoak baitira. Hala ere oso ausart izan ziren hainbat eraso joz eta amaieran denek lortu zuten helmugara iristea. Juniorretan lasterketa oso gogorra izan genuen Altzarteko Mendateraren igoeraren bikoitzarekin. Gure txirrindulari onena Erlantz Fernandez Solis izan zen, 80. postuan.
Igandean gure taldea Antzineko BTT lasterketan izan zen, UCI C1 mailako BTT Superprestigioaren baitan. Gure 23 urtez azpikoek zorte txarra izan zuten irteeran baina hala ere Igor Bilbaok lasterketa ona egin zuen eta seigarren egin zuen. Egoitz Azkueta eta Egoitz Hoyasek esfortzu handia egin zuten eta postu asko erremontatuz. Kadete nesketan gure 5 txirrindulariek amaitzea lortu zuten, kadete mutiletan 3 txirrindulari izan genituen top15ean. Juniorretan Valeria Mourok hirugarren postua lortu zuen eta Asier Berazak seigarren postua eskuratu zuen lasterketa burutik oso hurbil. Unax Lombraña eta Unax Galan ere top20ean sartu ziren.
Nahia Arana aldiz Igartza Sari Nagusian izan zen, Espainiako Koparako puntuagarria. Protagonista izan zen junior mailakoen lasterketan eguneko ihesaldian sartuta txirrindulari indartsuenekin eta helmugan laugarren postua eskuratu zuen.