Berriz ere hainbat asteburu ditugu eta aurrean izango dugu hainbat. Larunbatean emakumezkoen #EuskadikoTxapelketa -n izan, kadete mailako taldeak gara bikaina egin zuen eta apurka apurka errepidean ere gaitasunak garatzen doaz. Juniorretan Nahia Aranak eta Valeria Mourok lasterketa bikaina burutu zuten eta Nahia bigarrena izan zen eta beraz Euskadiko azpitxapeldun bihurtu zen.
Igandean Caparrosoko Superprestigioan izan ginen. Kadete mutilek lasterketa ona egin zuten, juniorrek ere maila bikaina erakutsi zuten eta Asier Beraza 7. eta Unax Galan 9. top10ean sartu ziren. Elite-23 urtez azpikoen lasterketan, UCI lasterketa maila handiko tropela bildu zen. Igor Bilbao ere leihan ikusi zuten beren artean 26. postu txalogarri bat lortu zuten, 23 urtez azpikoen 12. izanda. Ugaitz Arrieta ere fin ibili zen eta 32. postua lortu zuen, 14. postua lortuz bere mailan. Nesketan Nahia Aranak -2.- eta Valeria Mourok -3.- podiumean sartu ziren lasterketa bikaina burutu ondoren bien artean.
Junior mutilek #EuskadikoTxapelketa da izan zuten Amurrion igandean. Lasterketa gogorra izan zen, erasoz eta maldez beteta. Gure txirrindulari bakarra helmugan Pablo Alcain izan zen, 55. postua.